Enpresa erakargarria izateko, irabazi ekonomikoei ez ezik, eragin eremuko komunitatearen garapenari ere erreparatu behar diogu. Enpresa aurreratuek gizartearekiko konpromisoa dute iparretako bat, horrek ere enpresaren iraunkortasunari laguntzen diolako.
Bide horretan ingurumenak, berdintasun politikak, lana eta familia orekatzeko kontziliazio neurriak edota gertuko gizartearekiko zein garapen bidean dauden herrialdeekiko konpromisoak enpresa gehienetan bere lekua aurkitu badute, hizkuntza komunitateen arteko bizikidetza bermatzea eta enpresa arduratsuen sareak eraikitzea gaur eta biharko enpresa arrakastatsuek gainditu beharreko erronkak dira.
Jardunaldi honetan bi gai nagusi jorratuko ditugu: batetik enpresen ardura soziala osatzen duten faktoreak eta hauen baitan hizkuntzen kudeaketa egokiak betetzen duen papera; eta bestetik enpresa sareak aztertuko ditugu, horiek eratzeko arrazoiak zein onurak aztertuz.
Bi arlo berritzaile hauek Oarsoaldeko gero eta enpresa gehiagoren agendan txertatzea berebiziko kontua baita bertako espazio sozio-ekonomikoa eguneratu eta indartzeko. Jardunaldi hauen helburua da, baita ere, arduratsu jokatzen duten enpresen ikusgarritasuna areagotzea eta haien arteko elkarlana sustatzea.
Josep Maria Canyelles
Enpresen eta erakundeen erantzukizun sozialean aditua. Vector 5 · Excel·lència i Sostenibilitat aholkularitza sortu zuen, responsabilitatglobal.com erakundea eta Lurralde arduratsuak sustatzeko Collaboratio proiektua bultzatu ditu. Enpresa, gobernu eta irabazi gabeko erakundeen aholkularia. Katalunia mailan EES garatzeko respon.cat ekimenaren koordinatzailea.
Argazkia: Frederic CamallongaAnaje Narbaiza
Antzuolako Elay enpresa industrialeko Metrologia arduraduna, eta planaren idazkaria izan da. Lan-munduan euskara lan Hizkuntza izatea lortu duen lehen esperientzia. Herrian ere eragina izan du; izan ere, Antzuolako hiru enpresa nagusietan euskararen erabilerak gora egin du nabarmen.
Argazkia: ArgiaMiren Lauzirika
Sortzailea, aholkularia eta hezitzailea. Art for Life! aholkularitzak sormena sustatu nahi du lan eta gizarte arloetan. EmakumeEkin elkarteko presidente-ordea. Emakume ekintzaileei laguntza eskaini eta enpresa munduan dihardutenak nabarmentzeko asmoz sortutako sarea.
Fermin Lazkano
Elgoibarko Makina Erreminta Institutuan (IMH), enpresentzako formazioa eta zerbitzuen arduraduna. Enpresa industrial txiki eta ertainei berrikuntza aplikatuan laguntzeko Tkgune fabrikazio sareko koordinatzailea. Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio aurreratuko sarean "Gehitze bidezko Fabrikazioa" arloko erakusle. Estrategia eta Berrikuntza aholkulari. Ekonomista eta Master Berrikuntzaren Kudeaketan.
Argazkia: Dani Blanco. ArgiaBeñat Irasuegi
Errenteriako Talaios kooperatibako sortzaile eta langile, estrategia, kudeaketa eta sustapen arloan. Olatukoop ekimeneko partaide (ekonomia sozial eraldatzailea sustatu nahi duen enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatu duten sarea). Koopfabrika programan ari da, Gipuzkoako hiru eskualdetan (Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean) ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzen.
Argazkia: TapuntuNerea Azurmendi
Kazetaria. Hainbat komunikabidetan lan egin du: Deia, Eguna, Diario Vasco... eta Zabalik astekariko zuzendaria izan zen. Donostiako Udaletxeko prentsa bulegoko arduraduna izan zen, baita Euskadiko ekonomia eta gizarte kontseilukoa ere.
Argazkia: Gaur irekiko ditu ateak dokumentala.Joseba Amondarain
Gipuzkoako Foru aldundiko Jakintza eta Enpresa Jarduera Sustapeneko Zerbitzuburua.
SALTO Systems HQ, Spain
Arkotz 9, Polígono Lanbarren
20180 Oiartzun - Gipuzkoa
Spain
Tel.: +34 943 344 550
[javascript protected email address]
www.saltosystems.com
Oarsoaldea, euskara saila
Olibet, 6 20100 Errenteria Gipuzkoa
Tel.: 943 510 111
[javascript protected email address]